• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Eusko Jaurlaritzako Izapideak -> Fundazioen diru-gastuen gida > Liburuen legeztapena

Liburuen legeztapena

Fundazioek, derrigorrez, honako liburuak eraman beharko dituzte: patronatuko bileren Akta-Liburua, Aurrekontu-Liburua, Inbentario Liburua eta Urteko Kontuen Liburua. Gainera, bestelako liburu osagarriak ere eraman ahal izango dituzte.

Aipatu ditugun liburuak derrigorrezkoak dira eta Fundazioen Erregistroan aurkeztu beharko dituzte legeztatuak izan daitezen. Derrigorrezko liburuak, egon koadernaturik, egon orri mugikorrez osaturik, erabat zuri egongo dira, eta orriak hurrenez-hurren zenbaturik izango dituzte.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren liburuak ekitaldi bakoitzeko lehendabiziko hiru hilabeteak iragan baino lehen aurkeztu beharko dira Erregistroan, legezta daitezen.

Legeztatzea adierazitako epetik kanpo eskatzen bada, Erregistroko arduradunak liburuaren eginbidean, eta gaitze eta legeztatzeen fitxategi-liburuan adieraziko du gorabehera hori.

TRAMITAZIO ELEKTRONIKORAKO EUSKO JAURLARITZAREN WEBAN SARTU