Hauek dira elkartearen helburu nagusiak:
- Fundazioak elkartzeko eta lankidetzan aritzeko bidea eta lekua izatea, sektorearen interesen aldeko gure ahotsa, jarrera pluralista batean oinarrituz, botere publikoekin hitz egiteko.
- Fundazioen sektorea ordezkatzea, eta beste erakunde batzuekin hitz egitea.
- Sektorearen interesak defendatzea, lankidetzan eta elkartasunean oinarrituz. Elkartutako fundazioen baterako estrategiak elkarren artean zehaztea, fundazio jarduerak hobeto garatzeko.
- Pluraltasunean oinarrituz, fundazioen parte hartze handia eta ahal bezainbesteko afiliazioa lortzea.
- Baterako hausnarketa egiteko, sektorearen aldeko erabakiak hartzeko, eta administrazio publikoetan —foru, erkidego, estatu eta Europakoetan—horien ordezkari izateko baliabide izatea.
- Fundazioen interes komunei erantzuten dieten sektore proiektuak eta ekimenak bultzatzea eta koordinatzea.
- Fundazioak sor daitezen bultzatzea, gizarte zibilaren adierazpena baitira.