• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Eusko Jaurlaritzako Izapideak -> Fundazioen diru-gastuen gida > Kontabilitatea eta urteko aurrekontuak

Kontabilitatea eta urteko aurrekontuak

Fundazioek bere jardueren kontabilitatea eraman behar du, era ordenatu eta egokian. Derrigorrez, honako liburuak osatu beharko dituzte: patronatuko bileren Akta-Liburua, Eguneroko Liburua, Inbentario Liburua eta Urteko Kontuen Liburua.

Patronatuak urteko kontuak onartuko ditu. Akordio hori jasotzen duen ziurtagiria Babesletzari aurkeztuko dio urteko lehen seihilekoan. Beharrezkoa den kasuetan, kontuen ikuskaritza-txostena ere aurkeztuko da ziurtagiriarekin batera.

Urteko kontuek honako dokumentuak jasoko dituzte: inbentarioa, egoera-balantzea, ekintza-memoria eta aurreko ekitaldiko sarrera eta gastu-aurrekontuaren likidazioa. Memoria horrek argi arrazoitu eta adierazi beharko du zein ekintza burutu diren ekitaldi ekonomiko horretan fundazioaren helburua betetze aldera. Gobernu-organoan eta ekonomia-kudeaketan egin diren aldaketak ere jaso beharko dira txostenean.

TRAMITAZIO ELEKTRONIKORAKO EUSKO JAURLARITZAREN WEBAN SARTU


Fundazioaren gobernu-organoak ekitaldi bakoitzeko azken hiru hilabetetan hurrengo urteari dagokio aurrekontua igorriko dio eta, horrekin batera, azalpen memoria eta aurrekontua onartzen duen akordioaren egiaztagiria.

Aurrekontuarekin batera egitura funtzional bat aurkeztuko da, honakoak adierazten dituena: lortu nahi diren helburuak, helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren jarduerak eta beharrezko baliabideen zenbatekoa (baliabdide ekonomiko zein giza-baliabideak), bai eta jarduera esanguratsu bakoitzaren erabiltzaile/onuradunen identifikazioa.

Fundazioaren aurrekontua orekatua izango da beti; beraz, diru-sarrerak aurreikusitako gastuak ordaintzeko beste izango dira.


TRAMITAZIO ELEKTRONIKORAKO EUSKO JAURLARITZAREN WEBAN SARTU