• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Fundazioak > IMH Fundazioa
IMH Fundazioa

Helbidea:Azkue Auzoa, 1
Herria:
Elgoibar
P.K.:
20870
Probintzia:
Gipuzkoa
Telefonoa: 
943744132
Harremanetarako pertsona:
Aitor Muniozguren

IMH FUNDAZIOA

Makina Erremintaren Institutua (IMH) Fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren erreferentziazko campusa da. Teknologikoki eta geografikoki hazkundean, bezeroarengana orientatutako antolamendu malgua dugu, eta sarean tokiko eta nazioarteko aliantza estrategikoekin lan egiten dugu.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Publikoa gara eta Gipuzkoako Ikaslaneko partaide. Bestalde, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola, Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitako ikastegia da 2011 urtetik.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragilea gara "Berrikuntzako bitarteko erakunde" mailan, baita i2bask eta RedIRISeko partaideak ere.

IMHAFM CLUSTERREKO partaide gisa, makina-erremintaren sektoreko formakuntzaren arduraduna ere bada. AFM CLUSTERRA Espainiako Fabrikazio Aurreratuaren interesak babesten dituen elkartea da, 500 enpresa barnebilduz. Enpresa horietan 16.500 langilek jarduten dute, eta 3.000 milioi euro fakturatzen dituzte urtero. Donostiako egoitzatik eta Tianjin hirian (Txina) duen bulegotik, AFM CLUSTERRAK bazkide diren enpresen nazioartekotzea, industria-garapena, posizionamendu estrategikoa eta langileen trebakuntza sustatzen ditu.