• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Fundazioak > Vital Banku Fundazioa
Vital Banku Fundazioa

VITAL BANKU FUNDAZIOA

Helbidea: Kordoi Etxea, Aiztogile 24 
Herria: 
Vitoria-Gasteiz
PK: 
01001
Lurraldea: Araba
Telefonoa: 945 776 858
Harremanetarako pertsona: Axier Urresti. Zuzendari nagusia (axierurresti@fundacionvital.eus)

Aurkezpena

Fundación Bancaria Vital – Vital Banku Fundazioa Arabako aurrezki kutxen 160 urte baino gehiagoko historiaren oinordekoa da, baita bere Gizarte Ekintzaren zeregin ezagunaren oinordekoa ere.

2014ko uztailean sortu zenetik – Aurrezki kutxei eta banku-fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legea indarrean sartzearen ondorioz –, Fundación Bancaria Vital – Vital Banku Fundazioak akzio-partaidetza esanguratsua du Kutxabanken, % 11, eta haren etekinetatik lortzen ditu bere funtzionamendurako diru-sarrerak.

Erakundea

Patronatua Fundación Bancaria Vital - Vital Banku Fundazioaren gobernu- eta ordezkaritza-organo gorena da. Bere eginkizunen artean dago fundazioaren helburuak betetzea eta banku-fundazioaren ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak administratzea.

Patronatua hamabost kidek osatzen dute, eta erakundea ondo ibil dadin behar den adina aldiz biltzen da, eta, nahitaez, gutxienez hiru hilean behin.

 

Informazio gehiago: https://www.fundacionbancariavital.eus/eu/hasiera