• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Fundazioak > Futubide Fundazioa
Futubide Fundazioa

Helbidea:Andrés Eliseo de Mañaricua 14, Local 1 bis
Herria: Bilbao
P.K.: 48009
Probintzia: Vizcaya
Telefonoa: 94 424 55 62
Fax: 94 423 2904
Harremanetan jartzeko pertsona: Mikel de Barrón

Web orriawww.futubide.org

Email helbidea: info@futubide.org

Futubide Fundazioak pertsonen eskubideak modu eraginkorrean babestu eta bermatzea du xede. Hala, pertsonak babesteaz arduratzen da, erabat gizartera daitezen eta bizi-kalitate ezin hobea izan dezaten. Futubide Babes Fundazioak, hainbat arrazoi direla medio (seniderik ez, abandonua... ), legez babespean hartu nahi dituen inor ez duten minusbaliatuak babesten ditu. Beraz, bere babespean daudenen bizitzako arlo guztiez arduratzeko obligazioa hartzen du bere gain. 

Arlo pertsonal eta afektiboan: 

• Harreman pertsonal beroak eta hurbilekoak eskainiko dizkieten pertsonez osatutako ingurune egonkor bat sortzen du.
• Boluntarioen sare bat sortzeko lan aktiboa egiten du.
• Jarduerak sustatzen ditu, boluntarioen, zaintzen ditugun pertsonen eta fundazioaren arteko harremanak errazteko eta aberasteko. 

Lege- eta ondare-arloan:

• Fundazioaren babespean daudenen ondasunak haien onura esklusiborako administratzen ditu.
• Fundazioaren babespean daudenen gizarteratzea eta bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu egokienak bilatzen ditu.
• Fundazioaren babespean daudenen ordezkari da, eta haien interesak zaintzen ditu.

Halaber, interesgarria da fundazioak zer ez duen egiten jakitea: ez du etxebizitzaren, lanaren, hezkuntzaren... arloko zerbitzurik ematen, eta ez ditu zerbitzu horiek ematen, babes-lana ondo egiteko independentzia behar duelako, erabiltzaile zorrotz eta informatu batek bezala jokatu ahal izateko.