• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Fundazioak > Sabino Arana Fundazioa
Sabino Arana Fundazioa

Helbidea: Mandobide, 6 - 3
Herria: Bilbao 
P.K.: 48807
Lurraldea: Bizkaia
Telefonoa: (94) 405 64 50

Mail: idazkaritza@sabinoarana.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Mireia Zarate Aguirre

Sabino Arana Fundazioa kultura-erakunde bat da, eta, 1988ko urrian sortu zenetik, pentsamendu nazionalista, demokratiko eta aurrerakoiarekin loturiko oro ikertu, bildu, eztabaidatu, hausnartu eta argitaratzeko lan handi bezain aberasgarria egiten du.

 "Atzokoan finkatuz gaur biharkoa bultzatu" izan da, eta jarraitzen du izaten, fundazioak egiten duen jardueraren goiburua. Askatasuna, demokrazia eta giza eskubideak eta eskubide kolektiboak errespetatzea izan dira, beti, bokazio europazale sendoko fundazioaren printzipioak.

Hala, Sabino Arana Fundazioak azken urte hauetan egin dituen lan ugarietan, espiritu hori islatzen da. Historiaren eta gertaeren ezagutza sakon eta zuzena izateak gaur egungo errealitateak interpretatzen eta etorkizunerako prestatzen laguntzen duela sinesten du, eta, hain zuzen, Sabino Arana Fundazioak filosofia horrekin hasi zuen eta garatzen du bere lana.

Hori dela eta, fundazioa beti saiatu da bizi den gizartearen mailan egoten, eguneroko arazoetara hurbiltzen, eta, azken finean, Euskadin elkarrizketa sozial, kultural eta ideologikoa bultzatzen.