• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Fundazioak > Mundukide Fundazioa
Mundukide Fundazioa

Helbidea: Zarugalde, 30
Herria: Arrasate-Mondragon
P.K.: 20500
Probintzia: Gipuzkoa
Telefonoa: 943 77 20 10
Fax: 943 71 23 39
Harremanetan jartzeko pertsona: Josu Urrutia Beristain

Mundukide Fundazioa 1999an sortu zen, Arrasateko kooperatiba-mugimenduan egindako hausnarketa baten ondorioz, eta elkartasunarekin lotutako printzipio kooperatiboak —kooperatiben arteko lankidetza, eraldaketa soziala eta izaera unibertsala— eguneratzea eta indartzea du helburu.

Hausnarketa-prozesu horretan, gobernuz kanpoko zenbait erakundek ere parte hartu zuten, eta ondorioztatu zuten Arrasateko esperientzia kooperatiboa baliozko erreferentzia izan zitekeela garapen-bidean dauden herrialdeetan dauden eta garapen-prozesu endogeno eta komunitarioa hasten duten komunitateentzat.

Mundu globalizatu honetan mugimendu kooperatiboaren balio nagusietako batzuk egokitu ahal izateko (adibidez, elkartasuna), Mundukidek aipaturiko kontzeptuak zabaltzen joan nahi du, eta, hala, oinarri demokratiko batekin, komunitate- eta autogestio-balio berak dituzten eta garapen-bidean dauden herrialdeetan dauden komunitateak ere barneratu nahi ditu.

Aldi berean, kooperatiba- eta komunitate-esperientzia Hegoaldeko komunitateekin partekatu ahal izateak aukera itxaropentsua zabaltzen du proiektu sozial kooperatiboa berrindartzeko.

Hausnarketa horren amaieran, herrialde pobretuen garapenerako lankidetzan pausoak emateko konpromisoa hartu zen, garapenerako lankidetzarako antolaketa eta sistema propio baten bidez: Mundukide Fundazioa.