• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Fundazioak > Balenharri Fundazioa
Balenharri Fundazioa

Helbidea: Iglesia de Triano, s/n
Herria: Abanto
P.K.: 48509
Probintzia: Bizkaia
Telefonoa: (607) 47 04 07
Harremanetan jartzeko pertsona: Bernart Baltza

BALENHARRI Fundazioak gizarte-egoera ahulean dauden pertsonei arreta ematen dieten elkarteekin egiten du lan. Ekonomia sozial solidarioko proiektuetan eta ekumenismo-ekimenetan parte hartzen du.
Ekonomia sozial solidarioaren oinarrian dauden balioak solidaritatea, ekitatea, lankidetza eta demokrazia dira. Lana kapitalaren gainetik jartzen da, eta elkarlana, besteak beste, enpresa-antolaketaren, ekoizpenaren eta ekonomiaren oinarri gisa ikusten da.


Askatasuna eta diziplinartekotasuna oinarritzat hartuta, eta euskal ikuspegitik, giza kapitala sortzen duen fundazioa da, eta gai hau du leit motiv-a: “euskaldunen eginkizuna globalizazio-garaian”. Ekimenaren bidez, globalizazioaren agertoki berrietan sortzen diren gaiak zehazten ahalegintzen da, diaspora-homeland harremanen konplexutasunetik abiatuta, eta tokiko espazioen eta espazio globalen arteko truke intelektuala sustatuz. Hala, euskal adimen kolektiboa bultzatuko duen lan-eredua sortzen ahalegintzen da fundazioa.