• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Prestakuntza > Albisteak > Euskadiko fundazioen sektoreari buruzko azterlana. Kudeaketa eta eraldaketa soziala pandemiaren testuinguruan

30/10/2021

Euskadiko fundazioen sektoreari buruzko azterlana. Kudeaketa eta eraldaketa soziala pandemiaren testuinguruan

imagen_noticia

Joan den urriaren 28an beste prestakuntza-jardunaldi bat egin zen. Oraingoan, Deustuko Unibertsitatean izan zen, Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen ekitaldien barruan. Saioaren helburua 2020ko martxotik izandako pandemia-egoerari buruzko ikaskuntzak partekatzea zen.

Horretarako, Marta Enciso Deustuko Unibertsitateko ikertzailea dugu, pandemiaren garaian eta pandemiaren ondoren Euskadiko fundazio-sektoreak egindako ekarpenari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu zituena. Hitzaldian zehar, pandemiak epe laburrean eta luzean izan dituen ondorioak, erantzunak eta aldaketak modu atseginean eta argigarrian azaldu zituen, eta, azkenean, fundazio-sektorea pandemiaren ondorengo testuinguruan susperraldi ekonomikoari eta sozialari egiten ari zaion ekarpenaren balioa azpimarratu zuen.

Hitzaldiaren ondoren, Martak mahai-inguru bat zuzendu zuen gure bazkide diren fundazioetako bi ordezkarirekin: Nerea Loizaga, Argia Fundaziokoa eta Ricardo Pérez Integrando Fundaziokoa. Pandemia deklaratu zenetik igarotako gorabeherak deskribatu zituzten, eta egoera horretatik ateratako ikaskuntzak entzuleei helarazi zizkieten.

Prestakuntza-saio honekin, FUNKOk presentzialtasuna berreskuratu du, eta hori baloratu ahal izan genuen jardunaldiaren hasieran eta amaieran Deustuko Unibertsitatera hurbildu zineten pertsona guztiekin izandako elkarrizketan.

Eskerrik asko etortzeagatik eta eskerrik asko bereziki Marta, Nerea eta Ricardori.