• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Prestakuntza > Albisteak > Donostia 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburu gisa aurkezpena

27/02/2023

Donostia 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburu gisa aurkezpena

imagen_noticia

Pertsonak jarduera ekonomikoaren erdigunean jartzeko beharra aldarrikatuko du Donostiako Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzak.

Joan den otsailaren 24an, Donostia 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburu gisa aurkeztu zen.

Pertsonak ekonomiaren erdigunean izango da 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren leloa.

Donostian egoitza duen Gureak gizarteratze-enpresan egin da irekiera-ekitaldia, eta bertan izan dira Hiriburutza babesten duten lau erakundeetako ordezkariak (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua), baita gizartea egituratzeko eta kohesionatzeko duen ahalmenagatik, pisua eta garrantzia hartzen ari den Gizarte Ekonomiaren alorreko dozenaka enpresa, elkarte eta erakundetako arduradunak ere.