• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Prestakuntza > Albisteak > DEIALDIA - KONTABILITATE SOZIALA: nola kalkulatu gure erakundeek gizartean sortzen duten balioa

28/10/2019

DEIALDIA - KONTABILITATE SOZIALA: nola kalkulatu gure erakundeek gizartean sortzen duten balioa

imagen_noticia

Duela aste batzuk aurreratu genuen bezala, datorren azaroaren 14an jardunaldi bat egingo da Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoaren eta Autogobernuaren Sailarekin elkarlanean. Jardunaldia Euskadiko Artxibo Historikoan izango da, Maria Diaz de Haro kaleko 2. zenbakian (Bilbo), eta Euskaliten Kalitatearen Europako Asteko ekitaldien egitarauan egongo da.

Jardunaldian jorratu beharreko gai nagusia bera izango da: "Kontabilitate soziala: nola kalkulatu gure erakundeek gizartean sortzen duten balioa". Jardunaldia goizeko 9:30etatik 11:30tara izango da, hurrengo egitarauaren arabera:

09:30tik – 10:00era: Eusko Jaurlaritzaren Aurkezpena. Jarraipena eta  interes gaiak gaurkotzea.

10:00tik – 11:00era"Kontabilitate soziala: nola kalkulatu gure erakundeek gizartean sortzen duten balioa".

11:00tik – 11:30era: Esperientzia praktikoa gure erakundeetan: kontabilitate soziala Museoetan.

Bertara hurreratu nahi duten guztientzat, funko@funko.eus posta elektronikoaren bitartez idatzi behar izango dute.

FUNKOn ingurumenaz arduratzen gara. Hau dela eta, ideia ona iruditzen zaigu jardunaldi hauetara joateko, posible den heinean, garraiobide publikoa erabiltzea. Hala ere, garraio pribatua erabili behar baldin baduzue, garraio hori partekatzea jasangarritasun-aukera bat izango litzateke.

Eskerrik asko, interesgarri suertatzea espero dugu.