• Facebook
  • Twitter
  • youtube
Home > Prestakuntza > Albisteak > Fundazio eta Herri Onurako Elkarteen urteko kontuen aurkezpena

24/05/2018

Fundazio eta Herri Onurako Elkarteen urteko kontuen aurkezpena

imagen_noticia

Mezu honen bidez, Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu dugun ondorengo jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu:  Fundazio eta Herri Onurako Elkarteen urteko kontuen aurkezpena”. Jardunaldia maiatzaren 30ean, asteazkena, izango da, 11.30etatik 13.30etara, Euskadiko Artxibo Historikoaren Areto Nagusian  (Maria Lopez de Haro kalea, 3, beheko solairua- Bilbao).

Jardunaldian urteko kontuen aurkezpenari aplikagarriak diren betebeharrak aurkeztu nahi ditugu, Fundazioei eta Herri Onurako Elkarteei, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean eta Elkarteei buruzko legediaren arabera.

 

Hau guztia, Fundazio eta Herri Onurako elkarteen 2017ko kontuak aurkezteko inprimakiak onartzen dituen 2018ko apirilaren 12ko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aginduak (2018-04-20ko EHAA) ezartzen dituen nobedadeak kontuan hartuta.

Jardunaldiaren nondik norakoak hauek dira:

11:30 Aurkezpena eta ongietorria, Elixabete Etxanobe Landajuela, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren eta Ramon Bernal, FUNKOren presidentearen eskutik.

11:45 Urteko kontuak aurkezteko betebeharrari buruzko  aurrelana, Alberto Serranoren eskutik  (A&L Bufete)

12:30 2017ko urteko kontuen aurkezpen telematikoa (Aitor Mate. Eusko Jaurlaritzaren ikuskaria)

 

Interesatuta dauden pertsonak, mezua bidali  posta elektroniko honetara: info@funko.es tokia mugatua da-eta.

Jardunaldia zuen interesekoa izatea espero dugu, eskerrik asko.

 

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen eta Elkarteen Erregistroa

 

CC.AA. 22-06-18.pdf

CC.AA. 30-05-18.pdf